GALen egiaren bila
"Gizaki guztiok, salbuespenik gabe, eskubide eta betebehar berberak ditugu "
Zer jakin nahi dugu?
Espainiako erakundeek ez dute inoiz GALen inguruko egia argitu nahi izan. Are gehiago, edozein ikerketa lan oztopatu da, batez ere estatu krimen horien egile intelektualen nortasuna ezagutzeko, hau da, GALen atzean benetan nor zegoen.
Espainiako eta Frantziako inteligentzia zerbitzuek froga eztabaidaezinak gordetzen dituzte, baina gobernuek ez dituzte deskatalogatu nahi. Bien bitartean, CIAk partzialki desklasifikatutako azken dokumentuek diotenez, Felipe Gonzalez presidente ohiak 1983an erabaki zuen “armadak kontrolatutako mertzenario talde bat sortzea, terroristak legez kanpo borroka egiteko“. Zantzu guztien arabera, bere gobernuak estatu-terrorismoa bultzatu, finantzatu eta babestu zuen GALen bidez. Orain ebidentzia horiek argitara ateratzeko unea da.
Zergatik da hain garrantzitsua egia bilatzea?
Egia jakiteko eskubidea ez da preskribitzen; arau juridiko unibertsal honek estatuak ikertzera behartzen ditu.
Zoritxarrez, erakundeetatik ukatzen zaigun eskubidea da, eta, horregatik, B-Egiaz plataforma independente honetan antolatu gara. Azken hamarkadetan gertatutako giza eskubideen urraketa guztiei buruzko egia ahalik eta zientifikoena eta objektiboena bultzatzea da gure helburua; horrek gure memoria kolektiboak eta indibidualak berridazten lagunduko digu. Egia aurkitzea baliotsua da zauriak sendatzeko eta etorkizuneko gaitzak prebenitzeko.
Zer egingo dugu?
Ibilbide judiziala eta administratiboa
Gure eskaerak alferrikakoak izanez gero, etorriko dira beste askoren bat, baina lehen urratsa izan zen Espainiako Fiskaltzari idazki bat aurkeztea 2021eko urtarrilean, Felipe Gonzálezek GALekin izan zezakeen lotura ikertzeko eskatuz.
2021eko otsailaren 11n, Gipuzkoako Fiskaltzaren idatzi bat jaso genuen, non adierazten baitzen ikerketa eginbideak Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari bidali zizkiola, haren ustez hura baita izapidetzeko eskumena duena. Baina erabaki horretatik haratago, Juan Calparsoro Gipuzkoako fiskalburuak aztertu beharreko bide bat jorratu du: “Salaketatik ondorioztatzen da Lasa-Zabala auziko delituetan oraindik epaitu ez diren pertsonek parte har z Hain zuzen ere, Felipe Gonzalez Marquezen balizko parte hartzeari buruzko datu eta informazio berriak ematen dira“. Eta are gehiago; amaitzeko, “salaketa Instrukzio Epaitegian aurkez daitekeela” jakinarazi du.
Orain jaso dugu Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren erantzuna…
Ikerketa bidea
Zirrikitu guztietatik bilatuko dugu, gure susmoak berresten dituzten zantzu eta dokumentu berriak lortzeko. Orain arte ikertutako guztia zehatz mehatz aztertzen ari gara, eta bere garaian informazio iturri izan ziren pertsonak kontsultatzen.
Bestalde, bilaketa eremu berriak irekitzen ari gara orain arte behar adina arakatu ez diren lekuetan. Jakina, ez dugu iturri horien arrastorik emango. Hala ere, nola antolatu garen jakin nahi duzuenok eta lagundu nahi diguzuenok idatzi besterik ez duzue egin behar.
Lagundu nahi diguzu?
GALek benetan zer izan ziren, nork sortu eta finantzatu zituen eta nork babestu zituen jakiteko, batez ere, dokumentazioa, testigantzak eta zantzuak lortu nahi ditugu.
Baliteke zu izatea informazioa duen pertsona bat eta, bere garaian, argitara ez ateratzea erabaki zenuen. Orain ez izan zalantzarik. Zure laguntza erabakigarria izan daiteke. Jakin ezazu nola egin dezakezun modu seguruan.