“Beti ezkutatzen saiatu izan direna (pertsona zehatzen loturak asuntoarekin) demostratzeko informazio fidagarria lortu” nahi du Zabalak ekimenarekin.

GAL “ikertzen laguntzeko” plataforma independente bat bultzatzeko asmoa iragarri du Pili Zabalak larunbat honetan. GALek Joxi Zabala anaia hil zuen.

“Beti ezkutatzen saiatu izan direna (pertsona zehatzen loturak asuntoarekin) demostratzeko informazio fidagarria lortu” nahi du Zabalak ekimenarekin. Zabala sare sozialetan zabaltzen hasi da ekimena dagoeneko.

“Erantzukizunak garbitzea, alegia”, esan du Pili Zabalak. Jadanik “etxean dokumentazio ugari eta egile askoren liburu mordoa du”, zehaztu duenez.

Plataforma berrian parte hartzeko deia egin dio “modu altruistan eta, noski, inolako ordain ekonomikorik gabe” ikerketa “babestu nahi duen pertsona orori”.

 

Iturria – eitb. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/7317146/pili-zabala-gal-ikertzeko-plataforma-independentea-2020ko-ekanak-20/

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *